Vasco Pratolini | |
---|---|
(1959) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, 1913ko urriaren 19a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1913ko urriaren 19a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1991ko urtarrilaren 12a) |
Bizilekua | Erroma |
Lehen hizkuntza | italiera |
Heriotza | Erroma, 1991ko urtarrilaren 12a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Cimitero delle Porte Sante (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Florentziako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria, kazetaria eta partisanoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Vasco Pratolini (Florentzia, 1913ko urriaren 19a - Erroma, 1991ko urtarrilaren 12a) italiar idazlea izan zen.
Oso familia apaleko semea zen, eta Florentziako herri xehearen deskribapen zehatza egin zuen bere lehen eleberri laburretan: Il tappeto verde (1941), Cronica familiare (1947) eta Il quartiere (1944). Gobernu faxistak auzo pobreenetan zuen eragina agertu zuen Cronaca dei poveri amanti (1947), Un eroe del nostro tempo (1949) eta La ragazze di Sanfrediano (1952) obretan. Una storia italiana trilogian (1955-1966), bestalde, 1872-1944 bitarteko Italiako historia aztertu zuen.